Ikasturte honetan ere, Legarda ikastetxeko kideak bezala, ongietorria ematen dizuegu.

 

Eskola-komunitate guztiaren ilusioa eta ahaleginez, kalitatezko eskolaren aldeko apostua egiten dugu, ziurtasunez, gizartearentzat aberasgarria izango delakoan.

 

Ikaskuntza esanguratsu eta dialogantea bultzatu nahi dugu, non, errealitatea giza eraikuntza da, ezagupen zahar eta berrien erlazioen bitartez ikasiz. Baita irakasleria, familia eta lagunen arteko interakzioaren bitartez, elkarrizketa berdintsu bat sortuz. Halaber, oinarritu nahi dugu gure lana balorez beteriko hezkuntza batean: bai pertsonalak (autoestimua, autonomia...) eta bai gizarterakoak (errespetua, lagunkidetasuna...).

 

Beste alde batetik gure helburua euskararen trataera normaltasunean izatea da, lehenetsiz eta maitatuz, eguneroko ekintza guztietan komunikabide tresna bezala erabiliz, baina ez soilik tresna moduan, baizik eta egunerokotasunaren parte izanez. Honez gain gure eskola, irakaskuntza eleanitz baten alde doa. Gure ikasleriaren murgiltzea osoa eskolatzearen hasieratik, hau da 2 urtetik Euskaraz da eta 3 urtetik gora hizkuntza atzerritarrarekin: ingelesa, lehen kontaktua.

 

Honez gain, kontuan izanik naturak duen etengabeko alperrik-galtzea, gure ikasleengan errespetuzko ohiturak garatzen ahaleginduko gara, natura guztiontzat betirako ondasuna baita.

 

Gure ikastetxeak dituen helburu hauek lortzeko, dauzkagun bai giza errekurtso eta bai teknologiaz baliatuko gara.